Atxaga idazleari buruzko filma baten estreina Donostiako Zinemaldian

2012/08/31

Joxe Anjel Arbelaitz-ek zuzendu "Leku hutsak, hitz beteak" dokumentala estreinatuko da Donostiako Zinemaldiaren karietara (irailaren 21etik 29ra iraganen dena). Bernardo Atxagaren ibilbidearen eta sormen lanaren inguruko euskarazko filma hori  "Zinemira" sailean programatua da.

Atxaga idazleari buruzko filma baten estreina Donostiako Zinemaldian
Bernardo Atxaga (Iturria: http://www.sansebastianfestival.com)

Joxe Anjel Arbelaitzen dokumentala aurtengo Donostiako Zinemaldian erakutsiko diren Euskal Herrian ekoiztu zortzi filmetarik bakarra da euskaraz osoki egina dena. Oren bateko filma hortan Bernardo Atxagaren olerkien eta nobelen iturburua jorratu da autorearekin egin elkarrizketa baten bidez.

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)