Zinegin festibalaren lehen edizioa Hazparnen

2012/12/12

2012ko abenduaren 13tik 15era, euskal zinearen inguruko Zinegin festibalaren lehen edizioa iraganen da Hazparnen. Denetan hamabost bat film, dokumental eta laburmetrai ikusten ahalko dira lau gela ezberdinetan.

Zinegin festibalaren lehen edizioa Hazparnen

Festibala, Ttattola Gaztetxearen ekimenez antolatua da, Eihartzea, Zabalki eta Hazparneko Herriaren partaidetzarekin. Emanaldiak Haritz Barne zinegelan, Armand David Lizeoan, Eihartzea kultur etxean eta Ttattola Gaztetxean iraganen dira. Ikusten ahalko diren filmen artean, Gartxot, Bi Anai, Xora, Sur les Pas de Jakes, Bertsolari, Gazta Zati Bat... Euskarazko filmak frantseseko azpitituluekin  agertuko dira.

Xehetasunak :

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)