Hemen zaude: Hasiera Albisteak 2012ko Xilaba txapelketa abian

2012ko Xilaba txapelketa abian

2012/10/03

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsulari txapelketa urriaren 6tik azaroaren 10era iraganen da aurten. Lehen kanporaketa urriaren 6an iraganen da Altzürükün eta finala azaroaren 10ean Baionan. Hamasei bertsulari lehiatuko dira, horien artean Amets Arzallus, azken bi edizioetako irabazlea.

Lehenik, kanporaketak Altzürükün (urriaren 6an) eta Kanbon (urriaren 13an) iraganen dira. Ondotik lehen finalaurrekoa Hendaian (urriaren 20an) iraganen da, eta bigarrena Donibane Garazin (urriaren 27an). Azkenean, finala handia, Baionako Lauga aretoan ospatuko da azaroaren 10ean.

Xilaba bertsu txapelketan parte hartuko duten hamasei bertsulariak hauek dira : Amets Arzallus (Hendaia), Odei Barroso ( Urruña), Sustrai Colina (Urruña), Eneritz Zabaleta (Baiona), Xumai Murua (Azkaine), Gillen Hiribarren (Itsasu), Xan Alkhat (Armendaritze), Ramuntxu Christy (Aiherra), Maindi Murua (Azkaine), Bixente Hirigarai (Baigorri), Egoitz Zelaia (Hendaia), Battit Crouspeyre (Baigorri), Ortzi Idoate (Baiona), Ortzi Murua (Azkaine), Maddi Sarasua (Itsasu) eta Madi Ane Txoperena (Hendaia).

Xehetasunak :