Hemen zaude: Hasiera Albisteak 2013ko Sorkuntza artistikoaren 24 orduen irabazleak

2013ko Sorkuntza artistikoaren 24 orduen irabazleak

2013/12/07

Bigarren aldiz, Euskal kultur erakundea ekitaldi horren partaide izan da, Bidarteko Estia ingeniaritza eskola, Arcad eta Art & Project elkarteekin. Euskal Herriko hameka artistek parte hartu dute lehiaketan, Bidarten, abenduaren 6tik 7ra. Hauen artean, margolariak, grafistak, argazkilariak, oihalki sortzaileak eta musikariak.

Hauxe zen galdetua zitzaien lana : 24 orduz ttanko (ostiraletik larunbatera), obra artistiko baten egitea, industria lantegiek ingeniaritzarako ikasleei proposatu 30 teknologia gaietarik batean oinarriturik.

Halaber, artista bakoitzak behar zuen, bi minutuz, aurkeztu bere sorkuntza publiko profesionalaren aitzinean. Adibidez, gaien artean, bazegoen bat : «Irudika ezazue kite bat kargaontzien traktatzeko, erregaiaren kontsumoa apalduko duena, bai eta ere kutsatzaileen igorpena ».

Epaimahai bat osatua izan da : Delphine Chaix (Biarritzeko ESA Rocailles goi mailako Arte eskolako zuzendaria), Virginie Baro (Arcad elkartea), Elke Roloff (Art & Project elkartea) eta Pantxoa Etchegoin (Euskal kultur erakundeko zuzendaria).

Bost sari emanak izan dira abenduaren 7an :

  1. saria : David Elliot Salamanovich (oihalki-zaku baten sorkuntza)
  2. saria : Camille Masson-Talansier (« Arrantza-makilaz egin kargaontzi bat »)
  3. saria : Catherine Lacuve (3 argazki numerikoren sorkuntza, kale-argien edertzeko)
  4. saria : F3c elkartea (txalaparta, komunikazio tresna bezala)
  5. saria : Pierre-Emmanuel Michel (garraiolari mugikor baten behako grafikoa).

Xehetasunak