Sorkuntza garaikidea Euskal Herrian
2015eko maiatzaren 30etik ekainaren 15era Senperen iraganen den Berinak III arte garaikide ibilbidea zabaldu aitzin, Sorkuntza garaikidea Euskal Herrian gaiaren inguruko eztabaida antolatua da maiatzaren 7an herriko Arozena ostatuan. Euskal kultur erakundea partaide da.

Berinak III arte garaikide ibilbidea maiatzaren 30etik ekainaren 15era iraganen da Senpereko toki ezberdinetan.
Ondoko artista hauen obrak erakutsiak izanen dira : Julio Le Parc (Elizan), Eli Jimenez Le Parc (Plazan), Gonzalo Etxebarria (Ur Ertsi bazterreko parkean), Maia eta Baptiste Ibar (San Josep eskolan), Bertrand Dezoteux (Frontoian), Anouck Durand Gasselin eta Laurent Redoules (Frontoian).
Maiatzaren 30ean antolatua den ibilbide horren estreinaldiaz gain, Sorkuntza garaikidea Euskal Herrian gaiaren inguruko eztabaida antolatua da maiatzaren 7an, 18:00etatik goiti, herri barneko Arozena ostatuan. Parte hartzaileak hauek izanen dira : Bertrand Dezoteux, Maia & Baptiste Ibar eta Gonzalo Etxebarria.
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)