Ttitto Aguerre-ren "Mugak III" erakusketa Senperen

2015/07/05

2014an Mugak I Donibane-Garazin eta 2015eko martxo-apirilan Mugak II Angelun aurkeztu ondoren, Ttitto Aguerre zizelkariak hiru zatitan banatzen den Mugak erakusketaren hirugarren atala Senpereko Larraldean erakutsiko du. Mugak III uztailaren 4tik 26ra ikusgai izanen da. Euskal kultur erakundea partaide da. 

Ttitto Aguerre-ren "Mugak III" erakusketa Senperen

Ttitto Aguerre (1974) Senperen bizi da eta Baionan kokatua den Euskararen Erakunde Publikoan egiten du lan. Autodidakta, Mugak izenburupeko proiektu orokorra osatzen duten 3 zizelketa erakusketa ezberdinen 3. atalaren aurkeztera heldu zaigu, Larraldea etxera. Bizkorgarriak, nahitarakoak eta zorrotzak diren forma geometrikoz osatutako barne-barneko zizelketa ; gure begirada aldaratzeko, materien eta hutsen arteko elkarrizketek, zurez, altzairuz, aluminioz, kobrez, alabastroz edo paperez egin obren barna eramanen gaituzte.

Mugak III erakusketaren estreinaldia : uztailaren 4an, 18:30etan eginen da, Maddi Zubeldia-ren parte hartzearekin.

Erakusketaren bizitatzeko egunak : uztailak 4-5, 10-11-12-13-14, 17-18-19 eta 24-25-26, 16:00etatik 20:00etara

Sartzea urririk izanen da.

Xehetasunak


Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)