Herri Urrats 2017

2017/05/04

2017ko maiatzaren 14an, Herri Urratsen 34. edizioa iraganen da Senperen. Aurten bilduko den dirua, besteak beste Etxepare lizeo berria diruztatzeko baliatuko da. Oraingoan ere, Seaskak denendako egitarau aberatsa apailatu du.

Herri Urrats 2017

Heldu den ikasturtean berean Etxepare lizeoak eraikin berri bat ukanen du, eta haren oraingo tokian, kolegio berri bat irekiko dute Baionan. Bestalde, Larzabaleko Manex Erdozaintzi kolegioa handitzeko obrak ere aurreikusiak dira.

Edizio honetarako ere denen gustoko animazioak, ikusgarriak eta kontzertuak izanen dira, Senpereko lakuaren inguruan finkatuak izanen diren gune desberdinetan.

Aurten preziatzen ahalko diren artisten artean,  Otxalde, Pauline & Juliette, Xabaltx, Huntza, Zea Mays, Muda, Anje Duhalde edo Zoo, aurtengo edizioaren kantua Amets Arzallus-ekin moldatu duen Ken Zazpi taldea ahantzi gabe.

Kontzertu eta ikusgarri desberdinetaz gain, usaiako haurren xokoak eta animazioak izanen dira ere.

Aipatzekoa da bestalde, besta bezperan hasiko dela, Saran ohiko Urrats Gaua antolatua izanen baita.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)