Piarres Charritton euskaltzaina zendu da

2017/03/17

Piarres Charritton hazpandar euskaltzain emeritua martxoaren 17an hil da Baionan. 95 urte zituen. Euskal kulturaren egiazko entziklopedia bat da utzi gaituena.

Piarres Charritton euskaltzaina zendu da
Argazkia: EKE - KMK

Apez ohia, filosofian lizentziaduna, teologian eta euskal ikasketetan doktorea, Hazparneko langintza eskolaren sortzailea, Udako Euskal Unibertsitatearen eta Pariseko Euskal Etxearen sustatzailea...

Politikan ibilia zen ere, hala nola Eusko Alkartasuna alderdian edo Baionako Herriko Etxeko zinegotzi bezala.

Liburu andana baten idazlea dugu ere. Horien artean Alfabetatzea Euskal Herrian : (1960-1990) edo Euskal literaturaren oinarrizko gidaliburua. Euskara-frantsesa (Elkar-1997) hiztegiaren egilea dugu ere. Bestalde, hainbat biografia eta itzulpen argitaratu zituen. 

Xehetasunak

Piarres Charritton - Biografia Euskaltzaindiaren webgunean

 

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)