Gaualdi berezia "Rencontres sur les Docks" festibalaren karietara
2018ko martxoaren 8an, gaualdi berezi bat antolatua izanen da "Rencontres sur les Docks" festibalaren karietara. Alde batetik, Elsa Oliarj-Ines-en Basahaideak filma ikusteko parada izanen da, eta bestetik, Oihaneko zühainetan kontzertuaz gozatzen ahalko da. Euskal kultur erakundea partaide da.

Rencontres sur les Docks festibalaren 14. edizioa, martxoaren 7tik 10era iraganen da Baionako L'Atalante zinegelan. Karia hortara, euskal kulturari tokia eginen dioen gaualdi berezi bat antolatua da.
20:00etatik goiti, Baionako Ikastolak taloak proposatuko ditu. 21:00etan aldiz, Elsa Oliarj-Ines-en Basahaideak filmaren proiekzioa eginen da, egilearen eta musikaria den Oihan bere anaiaren presentzian (Akitania Berria Eskualdeak sostengatu filma. Eskualdeko Ecla agentziak lagunduta)
Azkenik, 22:00etan, Oihan Oliarj-Ines-en Oihaneko zühainetan izeneko diskoan oinarritu kontzertuaren aldi izanen da.
Xehetasunak
- L'Atalante : 05 59 55 76 63
- Euskal kultur erakundea : 05 59 93 25 25
- Rencontres sur les Docks festibalaren karietara
- Rencontres sur les docks #14
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)