Zinegin 2018

2018/11/18

Zinegin festibalaren 7. edizioa 2018ko azaroaren 22tik 25ra iraganen da. Aurtengoa, edizio berezia izanen da, Hazparnen ez ezik, Donapaleun eta Urruñan iraganen baita. Usaian bezala, euskarazko hainbat film ikusteko parada izan da. Euskal kultur erakundea partaide da.

Zinegin 2018

Zinegin festibala 2012an sortu zuten Eihartzea Kultur Etxeak, Ttattola Gaztetxeak eta Haritz Barne zinegelak. Geroztik bere hastapeneko xedea beti atxiki du : euskarazko zinemagintzaren ezagutaraztea eta ekitaldi kultural horren karietara, euskarazko sorkuntzari buruz eztabaidan aritzea. 

Mota guzietako filmak ikusten ahalko dira (dokumentalak, animazioak, fikzioak, esperimentalak), bai eta gustu guziendako. 

Hazparneko Haritz Barne zinegela obrengatik hetsia izanez aurten, antolatzaileek festibala Donapaleu eta Urruñaraino hedatzea pentsatu dute.

Hona beraz aurten erakutsiak izanen diren filmak: Gure oroitzapenak, Jainkoak ez dit barkatzen, Laburdi, Neskatoak, Oreina, Basque Selfie, Barriola, San Adriango azeria, Handia, Margolaria, Mai da bai eta ezetzik ez dago...

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)