"Besta bai, euskaraz ere bai!" - Besta munduan euskararen erabilera azkartzeko tresna berria

2019/08/18

2012tik, Mintzalasai elkarteak Baiona-Angelu-Miarritze hiri eremuan euskararen aldeko lan bat eramaten du. Urte guziz, besteak beste, 50 eragile biltzen ditu euskararen erabilera, ezagutza eta sustapena lantzen dituen egitaraua antolatzeko. Oraingoan, elkarteak besta munduan euskararen erabilera bultzatzeko kit integral bat sortu berri du.

"Besta bai, euskaraz ere bai!" -  Besta munduan euskararen erabilera azkartzeko tresna berria

 Erabiltzeko prest diren euskarri pedagogikoz osaturik, edozein ekitaldi motari egokitua da.

  • Iruditegiak eta lexikoak: Edatekoa eta jatekoa euskaraz manatzeko
  • Afixa pertsonalizagarriak: Prezio eta produktuak euskaraz bistaratzeko
  • Fitxa praktikoak: Laguntzaileek publikoaren harrera euskaraz egiteko
  • Elementu apaingarriak: Jendea euskaraz mintzatzea akuilatzeko
  • "Ahobizi" eta "Belarriprest" txapak: Jendeen arteko solasak errazteko

Kit horren eskuratzeko eta lurraldeko besta desberdinetan erabiltzeko, 3 formula proposatuak dira:

  1.  Zuhaurek egizu: Euskarriak deskargatu eta inprimatu www.mintzalasai.eus atarian
  2. Nire Kita: Materiala kostuprezioan erosi zuen erabilera propiorako
  3. Prest-presta: Materiala Euskal Hirigune Elkargoari mailegatu

Euskal elkargoa Mintzalasai elkarteari juntatu zaio kit sorta bat tokiko besta antolatzaileen esku uzteko, hauetariko toki batean :

  • Xiberoko lurralde eremua - 05 59 28 41 80
  • Garazi Baigorriko lurralde eremua - 05 59 37 32 03
  • Errobiko lurralde eremua – 05 59 93 50 77
  • Errobi Aturriko lurralde eremua - 05 59 44 15 99
  • Hego Lapurdiko lurralde eremua - 05 59 48 30 85
  • Baionako egoitza - 05 59 44 72 72

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)