Elkarte-kideei zuzendutako egitasmo deialdia

Urtero, irailean, Euskal kultur erakundeak ondoko urterako partaidetza eskaera txostena helarazten die urtesaria ordaindu duten elkarte-kideei.

Nahi duten elkarteek urri bukaera arte dute txosten osatua helarazteko. Epez kanpo edo osatugabe igorritako txostena ez da onartzen.

Oroitarazi behar da bakarrik urtesaria ordaindua duten EKE-ko elkarte-kideek proiektu deialdi honetan parte har dezaketela.

Ondotik, EKE-ko lantalde profesionalak txostenak ikertzen ditu. Hautatuak diren proiektuak Administrazio kontseiluari aurkeztuak dira eta honek behin betiko erabakitzen du laguntza ematen denez. Orduan, elkarteei emailez erantzuten zaie haien eskaerari buruz. 

Aldeko erabakia emanez gero, EKE-k laguntzaren jakinarazpena igortzen dio elkarteari. Emandako laguntza bi zatitan ordaintzen da: %70eko aurrerakin bat, laguntza onartua izan dela jakinarazi ondoren. Gaineratekoa (%30), ekintzen bilduma eta bilan ekonomikoa, bai eta dagozkien frogagiriak eskuratu bezain laster,  berantenaz ondoko urteko uztailaren 31n, betiere EKE-k bere diruztatzaileen dirua eskuratu baldin badu. Epe horren ondotik, elkarteak ez du gainerateko hori jasoko eta ezin izanen du eskaera berririk egiten ahal ondoko urtearentzat.

Egutegia

  • Txostenen igorketa elkarte-kideei e-mailez eta horien EKE-ri helarazteko epearen irekitzea: irailean
  • Txostenen helarazteko epea: urrian
  • Txostenen azterketa: azarotik urtarrilera
  • Hautatutako proiektuen aurkezpena EKE-ko Administrazio kontseiluari eta bozkatzea: otsailean
  • Erabakiaren jakinarazpena elkarteei: otsailean (elkarteek onarpenaren edo ezezkoaren berri e-mailez ukaiten dute)

Gehiago jakin