Frank Suarez
2023/02/06
2020ko abenduaren 5etik 8ra, Durangoko Azokak bere 55. edizioa ospatuko du. Azokan parte hartzeko izen emateak Euskal kultur erakundearen bidez eginen dira irailaren 17a arte.
Orain duela hamalau urte abiatu Gerediaga elkarte antolatzailearen eta Euskal kultur erakundearen arteko partaidetzari esker, Ipar Euskal Herriko ekoizpenak argiago agertzen dira Durangoko Azokan.
EKE-ren laguntzari esker, Iparraldeko egiturek dirulaguntza bat eta laguntza tekniko bat izaten dute. Horrela, erakusmahaia atxikitzeko abantailak dauzkate eta errazago sartzen dira azokaren programazioan (ikusgarriak, kontzertuak, liburu aurkezpenak, mintzaldiak, eztabaidak, …).
Interesatuak diren argitaletxe eta diskoetxe gurekin harremanetan sar daitezela maia.etchandy@eke.eus helbidera idatziz edo 05 59 93 38 72 zenbakira deituz irailaren 17a aitzin.
Xeketasunak