Durangoko Azoka

Sortu denetik, 1965ean, Gerediaga elkarte antolatzaileak Euskal Herriko liburugintza eta diskogintzaren ekoizpena ezagutzera ematea du helburu Durangoko azokan. Urtero, euskalgintzan diharduten eragile eta euskaltzale guztien topagunea bihurtu da.

Urtez urte Durangoko azoka euskal kulturaren plaza nagusia bilakatu da, milaka bisitariren topagunea bihurtuz.

Durangoko azokak 300 bat stand biltzen ditu urtero. 2018an, adibidez, 115.000 bisitari zenbatu ziren. Egitarau anitza bezain aberatsa proposatzen da azokaren karietara (200 bat kultura ekitaldi): ikusgarri, kontzertu, hitzaldi, liburu aurkezpen, eztabaida, umeentzako ausagailu etabar.

Euskal kultur erakundearen eta Gerediaga elkartearen arteko partaidetzari esker, Iparraldeko euskal literatura eta musika arloko eragileen presentzia azkartuz joan da ere azken urte hauetan (ikus. Ipar Euskal Herriko egiturek Durangoko Azokan laguntzeko programa).

Salon de Durango
Salon de Durango
Durango 2023 
Azokaren 57. edizioa 2022ko abenduaren 7tik 11ra iraganen da.
Gehiago jakin
Salon de Durango
Salon de Durango
Ipar Euskal Herriko egituren berritasunak
Euskal kultur erakundeak Iparraldeko editoreen berritasunak biltzen dituen katalogoa apailatzen du urtero.
Gehiago jakin

Azokako giroa
Azokako giroa

Historia

Gerediaga elkarteak Francoren diktadura garaian sortu zuen lehenengo Euskal Liburu eta Disko Azoka, 1965ean, Omiasaindu egunez, Andra Mariko elizpean. 19 erakusle izan zituen.

Kokapen asko ezagutu zituen azokak: Andra Mariko elizpean 1974 arte (eten batekin 1967an), merkatu plazan 1996 arte. Ondotik, leku eskasez, orube (edo zelai) ezberdinetan karpak emanez segitu zuen Euskal Liburu eta Disko Azokak.

2003. urteaz geroz Landako Erakustazokan kokatua dago, baldintza duinetan. Izan ere, beste aldaketa bat ezagutu zuen 1980an, abenduko lehen festa egunetara pasatu baitzen.

Landako erakustazoka
Landako erakustazoka

Argibideak