32. Idazleen Biltzarra Saran

2015/03/27

2015eko apirilaren 6an, Bazko astelehenez, 32. Idazleen Biltzarra ospatuko da Saran. Usaian bezala, idazle andana bat ariko dira beren liburuak izenpetzen. Hainbat liburu berriren aurkezpen mintzaldiak antolatuak dira ere. Euskal kultur erakundea partaide da.

32. Idazleen Biltzarra Saran

Aurten, 120 idazle, 26 elkarte eta 23 argitaletxe bilduko dira Saran.

Goizean, Euskaltzaindiak hainbat liburu berri aurkeztuko ditu, horien artean Henri Duhau, Txomin Peillen eta Natalia Zaika-renak. 

Ondotik, beste batzuen artean, Eneko Bidegain, Marikita Tambourin, Patri Urkizu, Dominique Duplantier eta Itsas Begia elkartea ariko dira liburu berri batzu aurkezten.

Arratsaldean aldiz, besteak beste, haurrendako tailerrak izanen dira. Aipatzekoa da ere, egun guzian Euskal Erakustokiko Adixkideek eta Ikertzaileak elkarteak aurkeztu Euskal Herria eta Gerla Haundia (14-18) erakusketa ikusgai izanen dela.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)