Ahotsaren inguruko zikloa Urruñan

2014/11/06

Udazken honetan, Urruñako Herriko Etxeak Ahotsaren inguruko ziklo berezi bat antolatzen du. Karia hortara, hainbat hitzordu proposatuak dira, hala nola Kalakan taldearen kontzertua edo Pantxoa Etchegoin-en mintzaldia. Bi erakusketa ikusgai izanen dira ere : Bilboko Emankor Sarearen "Azaletatik Sustraietara" eta Euskal kultur erakundearen "Kantuketan" ukipen-pantailak.

Ahotsaren inguruko zikloa Urruñan
Kantuketan bornak Posta salan (argazkia: Jakes Larre - EKE=

Abenduaren 12a arte, bi erakusketa osagarri preziatzen ahalko dira Urruñako Turismo Bulegoaren gainekaldean kokatua den Posta gelan. Alde batetik, Bilboko Emankor Sareak aurkeztuko duen disko azalei buruzko Azaletatik Sustraietara erakusketa eta bestetik, Euskal kultur erakundeak ekoizturiko euskal musikari eta kantuari buruzko ukipen pantaila interaktiboak, kantuak entzuteko parada eskaintzen dutenak.

Bestalde, ahotsaren inguruko ziklo horren barnean, beste bi hitzordu proposatuak dira  :

  • Azaroaren 14an, 20:30etan, Euskal kultur erakundeko zuzendaria den Pantxoa Etchegoin -ek mintzaldi bat eskainiko du Euskal kantua, bidaia soinudun baten bitartez gaiaren inguruan.
  • Azaroaren 16an, 17:00etan, Kalakan taldeak kontzertu bat eskainiko du herriko Elizan.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)