"Akitania.eus" zikloa Cenon herrian

2014/03/04

Bordele ondoko Cenon herriko Le Rocher de Palmer aretoak eta Euskal kultur erakundeak "Akitania.eus" zikloa antolatzen dute martxoan zehar. Lau hitzorduren bidez, euskal kulturaren gaurkotasuna erakustea dute xede.

"Akitania.eus" zikloa Cenon herrian

Lehen hitzordua martxoaren 4an iraganen da, Philippe de Ezcurra-k, Vanessa Ugarte-k eta Kattalin Indaburu-k emanen duten kontzertuarekin, eta bigarrena martxoaren 15ean, Lapurdiko Hinka taldeak eta Donostiako Ertizka otxoteak eskainiko duten emanaldiarekin.

Martxoaren 29an aldiz, euskal kantuaren inguruko musika-mintzaldia eta afaria antolatuak izanen dira Euskal kultur erakundeko zuzendaria den Pantxoa Etchegoin-en parte hartzearekin.

Bestalde, Jon Cazenave donostiarraren Herri Ixilean argazki erakusketa ikusgai izanen da martxoaren 4tik 29ra.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)