Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Amama" filma ipar Euskal Herrian ikusgai

"Amama" filma ipar Euskal Herrian ikusgai

2016/01/11

Euskal kultur erakundearen sostenguarekin, Baionako Atalante zinegelak Asier Altuna-ren "Amama" filmaren banaketa antolatzen du Lapurdin, Nafarroa-Beherean eta Xiberuan. Karia hortara, aurre-estreinaldi batzu eginen dira egilearen presentzian urtarrilaren 13, 14 eta 15ean. Urtarrilaren 20tik goiti gainera, filma ipar Euskal Herriko zine areto andana batean ikusten ahalko da.

Familiarteko istorio bat. Baserriaren eta kalearen arteko gatazka, tradizioaren eta bizimodu berriaren arteko talka, burasoen eta seme-alaben arteko ezin ulertua. Tomas eta Amaia, aita eta alaba, bizia ulertzeko eta biziari aurre egite bi modu dira, elkarren aurka. Eta badoan mundu baten eta badatorren beste baten aurrean, lekuko isila, amama.

  • Asier Altuna-ren fikzioa (2015)
  • Iraupena : 103'
  • Euskaraz, frantseseko azpitituluekin.
  • Ekoizlea : Txintxua films
  • Aktoreak : Kandido Uranga, Manu Uranga, Klara Badiola, Iraia Elias, Nagore Aranburu, Ander Lipus, Amparo Badiola.

 

Asier Altuna zinegilearekilako aurre-estreinaldiak urtarrilaren 13an iraganen dira Urruñan, 14an Biarritzen eta Donibane Lohizunen eta 15ean Baionan.

Ondotik, urtarrilaren 20tik aitzina, filma Donapaleun, Maulen eta Donibane Garazin ikusgai izanen da, bai eta urtarrilaren 27tik goiti Hendaian eta Kanbon. Hazparnen aldiz,  otsailaren 3tik goiti ikusten ahalko da.

Xehetasunak