Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ameriketako kontsula EKE-n

Ameriketako kontsula EKE-n

2012/08/01

2012ko uztailaren 31n, Joël Maybury jauna, Ameriketako kontsula dena Bordelen, Uztaritzera etorri da, Pantxoa Etchegoin, Euskal kultur erakundeko zuzendariaren ikustera. Bisita horren helburua zen partaidetzarako bideen aztertzea, kontsulatuaren eta Euskal kultur erakundearen artean.

Hainbat gai aztertuak izan dira elkarrizketa aberats horretan. Geroan lantzen ahalko diren partaidetzak besteak beste Ameriketako euskal diasporari lotuak izanen dira, eta harek dituen loturak Euskal Herriarekin, kultura, akademia eta ekonomia alorretan. Kontsula engaiatu da laster etortzea berriz iparraldera, partaidetza horren bidean ezartzeko, ekintza konkretu batzuen bitartez.

Pantxoa Etchegoin eta Joël Maybury Lota jauregiaren aitzinean (iturria: http://bordeaux.usconsulate.gov)