Mixel Labeguerie Saria - Euskal kantari bakarlarien lehiaketa
Euskal Kultur Erakundeak eta Kanboko Hiriak erabaki dute manera berezi batez Mixel Labeguerie kantugile zenaren ohoratzea, aurten mende laurdena egiten baitu zendu zela...

« Euskal kantu berriaren aita » deitua izan zena kantuaren bidez goretsiko dugu, kantu berriak sortzea izanen baita eskainiko diogun omenaldirik ederrena, eta bidenabar, euskal kultura aberastuko baitugu.
LEHIAKETAREN ARAUDIA
1. Kantuak euskaraz idatzia izan behar du ;
2. Lehentasuna sorkuntzari emanen zaio : hitzak eta musikak berriak izanen dira ;
3. Kantariak ez du obra bat baizik aurkezten ahalko ;
4. Kantua bere osotasunean jujatuko da. Hitzen idazlea eta musikagilea ezberdinak izan daitezke ;
5. Gaia librea da ;
6. Kantariak bakarlaria izan behar du, eta nahi badu, musikariez lagundua izan daiteke ;
7. Lehiaketa 16 urte baino gehiago duten guztientzat da ;
8. Kantuak KDan grabatua izan behar du ;
9. Kantuaren hitzek makinan joak izan behar dute ;
10. Lehiakideak gutunazal handi batean ezarri behar ditu KDa, kantuaren hitzak eta beste gutunazal tipi hetsi bat, barnean ukanen dituena kantuaren izenburua, kantariaren izena eta helbidea. Dokumentua igorri behar du : Euskal kultur Erakundea - Lota jauregia - PK 6 - 64480 Uztaritze ;
11. Azken epea : 2005eko irailaren 30a ;
12. Epaimahaikideak dira : Philippe Aldaco, Pier-Pol Berzaitz, Jojo Bordagaray, Anje Duhalde, Mikel Erramouspé eta Denise Olhagaray ;
13. Sari orokorra : 1 800 euro hiru lehen irabazleen artean banatuko dena, sailkapenaren arabera ;
14. Epaimahaiak hilabetea barne jakinaraziko du bere erabakia ;
15. Mixel Labeguerie zenaren omenaldia 2005eko azaroaren 13an, igandez, iraganen da Kanbon. Hiru irabazleak arratsaldeko kontzertuaren lehen partean ariko dira. Ondotik, Labeguerie zenaren kantuak preziatzen ahalko ditugu.
Gehiago jakin
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)