1914-1918ko euskal presoen grabaketak Alemaniatik Euskal Herrira

2014/10/21

1915-1918 artean, Alemaniako preso-esparruetako presoak grabatu ditu Prusiako Komisio fonografikoak. Horietan 9 euskal preso. 2014an, I. Munduko Gerlaren mendeurrena ospatzen den unean, Euskal kultur erakundeak grabaketa hauen kopia numerikoa jaso du Berlingo Etnologia Museoaren  eta Humboldt Unibertsitatearen ganik.

1914-1918ko euskal presoen grabaketak Alemaniatik Euskal Herrira
Carl Stumpf (eskuin) eta Georg Schünemann (erdian) Tatar musikariak grabatzen. Francfort, 1915. Deutsches Rundfunkarchiv - Historisches Archiv der ARD

Bestalde, azpimarratzekoa da euskal grabazio horietako zazpi kantu entzungai direla Berlinen, Museo etnografikoak 2014ko urriaren 10etik 2015eko apirila arte ireki duen erakusketan (Gernikako Arbola, Adios izar ederra, Lili bat ikusi dut, Ziburutik Sararat, Amodio ohore, Lurraren pean sar nindaite, Atharratze jauregian).

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)