2014ko Euskal kultur erakundearen ohiko biltzar nagusia Hiriburun

2014/04/27

Euskal kultur erakundearen ohiko biltzar nagusia maiatzaren 17an iraganen da, larunbatez, goizeko 10:00etatik goiti, Hiriburuko "La Perle" gelan. 2013. urteko bilana egiteko mementua izanen da baita ere 2014ko kultura egitasmoaren norabide nagusiak aipatzeko parada. Elkarte-kideak baita kultur eragile guziak gonbidatuak dira bilera garrantzitsu honetara.

2014ko Euskal kultur erakundearen ohiko biltzar nagusia Hiriburun
Argazkia: Jakes Larre - EKE

Solasgaiak

  1. Hiriburuko Alain IRIART auzapez jaunaren ongi etorria bai eta ere Mikel ERRAMOUSPE erakundeburuarena;
  2. 2013ko kultura ekintzen eta diru konduen aurkezpena;
  3. Michel FAGOAGA, kontu ikustatzaile jaunaren txostena;
  4. Konduen emaitzaren esleipena;
  5. Elkarteen urtesariaren finkatzea;
  6. 2014ko kultura egitasmoaren norabide nagusiak;
  7. Bakoitzak lekarkeena;

Bozkatua izan ondoren, ekintzen bilduma EKE-ren webgunean telekargatzen ahalko da.

Kokapena

Harremana

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)