Animazioak barra-barra Marmau eskultura bidexkaren inguruan
Uda guzian zehar, hainbat animazio antolatuak dira Hazparne aldeko Marmau eskultura bideskaren inguruan. Besteak beste, ipuin kondalariekin eginiko bisitak izanen dira, bisita gidatuak, bai eta gaualdi berezi batzu ere.

Alde batetik, astelehen arrats guziz, bisita "kondatuak" eginen dira 18:00etatik goiti. Bisita gidatuak aldiz, uztailaren 16 eta 23an iraganen dira, bai eta agorrilaren 1, 6, 16, 20 eta 29an, goizeko 10:00etatik goiti.
Bestalde, uztailaren 11n, bertako aberedia eta landaredia ezagutzeko parada izanen da Valérie Fernandez ingeniari agronomoari esker.
Uztailaren 18an aldiz, Koldo Amestoy eta Pantxix Bidart kontu kantari arituko dira
Azkenik, uztailaren 25ean, astronomia gaualdia ospatuko da 21:30etatik goiti.
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)