Arte eta euskal kultura heziketan aritzeko prest diren eragileen zerrenda

2014/07/24

Eskola erritmo berriak direla eta, Euskal kultur erakundeak Hezkuntza Artistikoa eta Kulturalaren alorrean, euskara hobetsiz, eskola denboran edo ondotik euskal kulturari buruzko tailerrak eramaten ahal dituzten kultura eragileen lehen zerrenda bat osatu du.

Arte eta euskal kultura heziketan aritzeko prest diren eragileen zerrenda
Argazkia: EKE

Ipar Euskal Herriko kultur eragileen artean eraman inkesta bati esker bilduak izan dira datu guziak. Tailerrak animatzeko gogoa erakutsi duten eragileak arlo artistikoen arabera sailkatu dira, alfabetikoki, beste irizpiderik gabe.

Datu horiek argibide gisa emanak dira, arte eta euskal kultura heziketan parte hartu nahi luketen Iparraldeko eragileak ezagutarazteko asmoz. Zerrendatze lan hori sakontzekoa da aldiz, ez baita irizpide kualitatiboetan oinarritzen. Aurreikusia da ondoko hilabeteetan irizpide horien finkatzea gure partaideekin : Pirineo Atlantikoetako Kontseilu Orokorra, Pirineo Atlantikoetako Inspekzio Akademikoa, Euskararen Erakunde Publikoa, Canopé eta Ikas pedagogia dokumentazioko zentroak . Ondoko hilabeteetan, Departamenduak eta Hezkuntza Nazionalak labelizatu kultura operadore berrien zerrenda sarean izanen da Canopé-ren webgunean. Euskaraz aritzeko gai direnak argiki agertuko dira.

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)