Bilkura bat eraginkortasunez kudeatzeko formakuntza
Azken hilabeteetan irekitako formakuntza ildoari jarraikiz, Euskal kultur erakundeak eta DLA tokiko laguntza dispositiboak bilkuren animazioaren eta kudeaketaren inguruko sentsibilizazio / formakuntza bat antolatuko dute irailaren 26an, 18:00etan, Uztaritzen. Gaualdia deneri irekia da (kultur aktoreak, elkarteen ordezkariak...). Izena eman irailaren 15a aitzin.

Elkarte bizia laguntzeko asmoz, Euskal kultur erakundeak eta DLA tokiko laguntza dispositiboak (INSTEP Aquitaine eta Sports Pyrénées Emploi 64), bilkuren animazioaren eta kudeaketaren inguruko sentsibilizazio / formakuntza bat antolatuko dute.
Gaualdia deneri irekia da : kultur aktoreak, herriko etxeetako hautetsiak, langileak, elkarteen ordezkariak etabar...
Eguna : 2014ko irailaren 26an.
Tokia : Uztaritzeko Lapurdi gelan
Ordua : 18:00tik 20:00ra
Helburuak : Bilkura bat, nola kudeatu eta animatu?
Egitaraua :
- Komunikazioaren oinarrizko elementuak,
- Bilkuraren parte-hartzaileen espresio desberdinak eta haien ezaugarriak,
- Bilkura baten eramaitea nola erdietsi?, derrigorrezko elementuak, bere berezitasunak eta bere garrantzizko funtzioak.
Formakuntza urririk da eta kultur aktore guzieri irekia.
Formakuntaren eramailea: Alain SARTHOU jauna, Tolosako CREPS erakundearen komunikazio misio karguduna
Izenak eman irailaren 15a aitzin, hemen klikatuz.
Xehetasunak
- Maddalen Dupuy - Tel. 05 59 93 25 25
- Izen-emaiteak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)