.EUS domeinuaren abiarazte-aldia azaroaren 18an bukatuko da: erreserba zure domeinua

2014/11/04

Fase hau, batez ere, elkarte, enpresa eta instituzio publikoen domeinu- izenei bideratua dago. Domeinu-izenak eskatzeko eta babesteko balioko du. Abiarazte-aldia azaroaren 18an bukatuko da eta egun hortatik aurrera edonork eskatu ahal izango du edozein domeinu-izen. Elkarteek, besteak beste, hobe dute beraz beren izena erreserbatzea orduko.

.EUS domeinuaren abiarazte-aldia azaroaren 18an bukatuko da: erreserba zure domeinua

".EUS" Interneteko domeinua, Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatearen Interneteko lehen mailako domeinua da. Bere helburua euskara eta euskal kultura sustatu eta Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatea kohesionatzea da. .eus, hortaz, tresna bat da, euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen duena, euskararen normalizazioan lagunduko duena eta euskararen herriari nazioarteko aitortza eskaintzen diona. Orain, ".eus" domeinua abiarazte-aldian dago. 

Nola eskuratu

Domeinu-izenak www.domeinuak.eus webgunean argitaratutako erregistradoreen bitartez erreserbatzen ahal dira.

Gehiago jakin


Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)