Euskal Herria Zuzenean 2014

2014/06/23

Euskal Herria Zuzenean festibalaren 19. edizioa 2014ko ekainaren 27, 28 eta 29an iraganen da Lekornen. Heleta utzi ondoren, bigarren urtea da festibala Lapurdiko herrian ospatuko dela. 5 eszena eta mota guzietako 60 bat ikusgarri prestatuko dituzte antolatzaileek, bolondresen ezinbesteko laguntzarekin.

Euskal Herria Zuzenean 2014

Festibalaren filosofiari jarraikiz, Nazioarte mailako talde batzuekin batera,  Euskal Herriko proposamen interesgarrienak preziatzeko parada izanen da, bai eta EHrZ lehiaketan parte hartu duten talde irabazleak ere, eta hori estilo guzietan.

Horrela, Ska-P, Amadou eta Mariam, The Legendary Tigerman edota Mexican Institute of Sound bezalako taldeen ondoan, gure artean aurkezpenik behar ez duten Gatibu, Ruper Ordorika, Esne Beltza, Zea Mays, Kashbad edota Zezenaren taldea zuzenean ikusten ahalko dira.

Baina EHZ musika festibal bat baino gehiago da. Aurtengo programazio guzia helbide honetan aurkituko duzue.

Euskal kultur erakundea Euskal Herria Zuzenean-en partaide da.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)