Euskal kultura aipagai liburuzainei zuzendutako "Irakur!" egun profesionalaren karietara

2014/09/18

Euskal kultur erakundeak, Departamenduko Liburutegiak (BDPA) eta Baionako mediatekak irakurketa publikoaren sareko eragile desberdinei eta dokumentazio zentroetako arduradunei zuzendu egun profesionala antolatzen dute aurten ere. Urriaren 9an iraganen da. Izena ematea beharrezkoa da.

Euskal kultura aipagai liburuzainei zuzendutako "Irakur!" egun profesionalaren karietara
Argazkia: Ramuntxo Garbizu

Ordutegia: 9:00 – 16:30
Lekua: Baionako Mediateka
Publikoa: Irakurketa publikoaren sarea, Euskal funtseen sarea, eskolako dokumentalisteen sarea

Egitaraua:
Goiza: 9:00 - 12:00
Mediatekako dokumentazioaren gela handian

  • 9:00 - 9:15: ongi etorria, kafea
  • 9:15 - 12 :00: argitaletxeen aurkezpenak : haien egitura eta katalogoa (liburu, CD eta DVD). 10-15 min hizlarika. Egitura bakoitzak bere mahaina ukanen du bere produktuen aurkezteko. Liburuzainak mahain batetik bestera pasako dira
  • 11:15 - 12:00    Goiz bukaeran trukaketa momentu librea denboraren arabera.

12:00-14:00 : Bazkaria
Arratsaldea: 14:00 – 16:30
Mediatekako entzunaretoa

  • 14:00 – 14:45 : Mintzaldia: « Pastorala ezagutzeko gakoak » JL Davant-n  eskutik
  • 15:00 -15:30 : Pastoralei buruzko erakusketa birtualaren aurkezpena  Marie Andrée Ouret-en eskutik
  • 15:35 – 16:30 : « Euskal kultura nola hobeki ezagutu » liburuzainen formakuntza egitarau baten antolaketa 2015 urterako

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)