H-Eden taldearen kontzertua Hendaian
2014ko apirilaren 19an, larunbatez, H-Eden pop-folk taldeak Hendaiako Abbadia behatoki Jauregiaren Kaperan joko du zuzenean. Euskal kultur erakundeak, Hendaiako Hiriak eta Hendaye Tourismek antolatu Kaperan a Kapela zikloaren urteko lehen hitzordua izanen da.

H-Eden taldea Maddi Zubeldia ziburutar kantautoreak, Txomin Arizaga gitarra-joleak eta Xano Urtxegi eskusoinulariak osatzen dute. Oinarrizko hauei gehitu zaizkie Unai Zubeldia (buzuki eta flautak), Céline Dicharry (harpa) eta Antton Arrizabalaga (pianoan). Taldeak pop-folk estiloko bere lehenbiziko diskoa plazaratu du Hamaika aztarna izenburupean.
Diskoak, Maddiren hamaika sorkuntza aurkezten ditu euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez kantatzen duela.
H-eden taldeak bere diskoaren formula akustiko bat aurkeztuko du Abbadiako behatoki gatzeluaren Kaperan.
Sartzeak 8 eurotan erosten ahalko dira tokian berean edo 7 eurotan aitzinetik Hendaiako Turismo Bulegoan erosiz.
Xehetasunak
- H-Eden taldea
- Euskal kultur erakundea (Maia Etchandy) : 05.59.93.25.25
- Hendaiako Herriko Etxea (David Gallet) : 05.59.48.23.51
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)