Herri Urrats 2014
2014ko maiatzaren 11n, ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko besta nagusia iraganen da Senpereko aintziraren inguruan. Seaskak hainbat animazio eta ikusgarri antolatu ditu, Mintza lemapean iraganen den Herri Urrats-en 31. edizio honentzat.

Aurten bildua izanen den dirua, Seaskak Biarritzen eraikiko duen lizeoaren diruztatzeko baliatua izanen da.
Besteak beste, artista hauek ikusten ahalko dira zuzenean : Kultura Sorkuntza Ikerketa, Patxi eta Konpainia, Itziarren Semeak, Hiru Soinu, Izarrak, Amaia Riouspeyrous, Buuzbu, Kukai...
Xehetasunak
- Herri Urrats 2014 - Egitarau osoa
- Seaska : 05 59 52 49 24
- Herri Urrats - Kontaktu fitxa
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)