Kliklap bideo lehiaketa berriz abian
Aldudarrak Bideo-k Kliklap bideo lehiaketaren edizio berri bat martxan jarri du. Aurtengo hautatua izan den "Lurra" gaiaren inguruko bideoak urriaren 31a aitzin igorri beharko dira. Filmak azaroan Hazparnen iraganen den Zinegin festibalean ikusten ahalko dira.

Kliklap bideo lehiaketa 2011n martxan jarri zuen Aldudarrak Bideo-k. 2013an aldiz, Hazparneko Zinegin euskal zinemaldiak lekukoa hartu zuen, beti ere hasierako helburuak jorratuz : euskal bideogintza sustatzea, eta orokorkiago, bideogintza publiko zabalari jastaraztea.
Aurtengo gaia "lurra" izanen da. Sariak izanen dira lehen hiru irabazleentzat, filmak hedatuko dira azaroko azken asteburuan programatua den Zinegin festibalean.
Gogoratu Kliklap amaturrei zuzendu lehiaketa dela. Bideoek gehienez 5 minutukoak izan beharko dute eta euskaraz edo euskarazko azpitituluekin.
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)