Mursego eta Barbarossa taldeen kontzertua Saran

2014/01/22

Otsailaren 16an, igande arratsaldeko 17:00etan, Usopop elkarteak kontzertu berezi batera gomitatzen gaitu. Sarako Santa Katalina kaperan, ezohiko bi musika talde preziatzen ahalko dira: Londresetik etorriko den Barbarossa eta bere hirugarren diskoa lehen adikotz ipar Euskal Herrian aurkeztuko duen Mursego eibartarra.

Mursego eta Barbarossa taldeen kontzertua Saran

2011n egin bezala,  Usopop elkarteak oraingoan ere Sarako Santa Katalina kaperara gomitatzen gaitu. Alde batetik, Mursego ezizena hartzen duen Maite Arroitajauregi artista eibartarrak Hiru izeneko disko berria aurkeztuko digu. Azken urteeotan Euskal Herriko musika panoraman agertu den proposamen interesgarrienetakoa dugu Mursego. Bere usaiako txeloaz, baina ere beste soinu tresna anitzez lagundurik, halako soinu katedralak sortzen ditu. Bere musika, cumbiatik tangora ibiltzen da, doinu afrikar edo punketik iraganez.

Bertzetik, James Mathé "Barbarossa" ingles artista hor izanen da udaberrian kaleratuko duen lana aurkezteko.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)