Baiona musikaz blai
Ekainaren 21ean, Musikaren Besta ospatuko da munduan zehar. Ipar Euskal Herrian ere ez da animaziorik faltako. Adibidez Baionan, estilo guzietako kontzertuak antolatuak izanen dira, koru kantutik punk-rock-eraino. Eta nolaz ez, euskaraz ari diren musikari frango preziatzeko parada izanen da ere.

Ezinezkoa da egun horretan antolatuak izanen diren ekitaldi guzien berri ematea. Alabaina, Musikaren Bestaren izpirituari jarraikiz, musika edozein karrika kantoinetan egon daiteke.
Hona halere, Lapurdiko hiriburuan entzuten ahalko diren euskal artista batzu :
Kuma No Motor (Sankara Ostatua - 23:40), Hondartzako Hondakinak (Kixkil Ostatua - 21:00), Madeleine (Patxokia - 22:55), Amaia Riouspeyrous (Askatasunaren Plaza - 21:15), Damba (Merkatua - 23:15), Baionan Kantuz (Pasteur plaza - 19:00), Nahia Zubeldia (La Plachotte - 19:00), Hiru Soinu (La Plachotte - 20:00), Gaëlle Larroude (La Plachotte - 21:00), Kriolinak (La Plachotte - 22:00), Aire Ahizpak (La Plachotte - 23:00), HaizEgoa (Askatasunaren Plaza - 20:00), Joana Etcharren (Guichot lizeoa - 20:15), Buhaminak (Guichot Lizeoa - 21:15), Gogotik (Gaztelu Zaharra - 20:30), Haurrock (Euskal Museoa - 18:00), Tristan Mourguy (Patxokia - 18:00)...
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)