Müsikaren Egüna 2014

2014/06/01

2014ko ekainaren 6tik 8ra, Müsikaren Egünaren 25. edizioa ospatuko da Urdiñarben. Kontzertuak, antzerkia, eztabaidak... Bil Xokoa elkarteak ezin egitarau aberatsagoa apailatu du hiru egun horientzat.

Müsikaren Egüna 2014

Antolatzaileen xedea euskal kulturaren eta munduko beste herrien kulturak hurbilaraztea da. Müsikaren Egünetan, munduko edozoin kulturak bere lekua badu eta nolaz ez, euskarak eta euskal kulturak ere toki berezia badute.

Hona aurtengo programazioan preziatzen ahalko diren artisteetarik batzu : Fumut, Moï-Moï kolektiboa, Niko Etxart eta Hapa-Hapa, Begiz Begi, Orchestre National de Barbès, Mute Fish, Cheveu...

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)