Dantzari gazteentzako formakuntza bat Kukai konpainiaren eskutik

2012/09/10

Kukai dantza konpainiak dantzari gazteei formakuntza osagarri bat eskaintzeko asmoz kurtsoak emanen ditu urritik aitzina, Errenterian. Dantza tradizionaletik abiatuta, dantza garaikidearekiko harremana landuko dute parte-hartzaileek.

Dantzari gazteentzako formakuntza bat Kukai konpainiaren eskutik
Kukai konpainia (argazkia: Maddalen Dupuy - EKE - 2009)

Izena ematen ahal dute dantzan jada esperientzia duten 17 urtetik gorako mutilak eta neskak. Kurtsoak Errenteriako Kulturgunean emanen dira ostiralero, urritik ekainera, 17:00etatik 19:00etara.

Prezioa : 12€/hilean (108€ urte osoa). Izena eman behar da irailaren 25eko berantenaz, dantza@kukai.info helbidera idatziz, izena, deitura, nortasun agiriaren zenbakia eta kontakturako telefono zenbaki bat utziz.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)