Frank Suarez
2023/01/08
2018ko uztailaren 22an, 18:00etan, Chimères antzerki taldeak "Azken itzulia" antzezlana aurkeztuko du Uztaritzeko Lota plazan. Transmisioari buruzko alegi hunkigarri hau, Txomin Heguy-k egin Joël Jouanneau idazlearen "Dernier rayon" obraren euskarazko egokitzapena da.
Aldébaran gizon zaharrak, bizikleta eskuan eta lehenagoko txirrindulari arropetan, bere haurra igurikatzen du, atzeman duen haurra, gaur arte gorderik izan duen haurra … Ibilaldi baten egitera eramaten du, eta pedalei eraginez, bidenabar naturaz duen ezagutza irakasten dio eta txirrindulariaren ixtorio-mixterio guziak.
Euria baldin bada, emanaldia "Bilgune" gelan iraganen da