Hemen zaude: Hasiera Albisteak Odei Barroso-ren "Baratzeko Hitzak" liburua

Odei Barroso-ren "Baratzeko Hitzak" liburua

2014/12/12

Euskal kultur erakundeak eta baratze botanikoaren lagunek 2013-2014 denboraldian antolatu artista egonaldiaren karietara, Odei Barroso bertsulariak, lau sasoien araberako bertsu eta testuak idatzi ditu, Donibane Lohizuneko baratze botanikoaren erdian lore eta landaretaz bere gogoa hazten zuelarik. Testu guzi horiek "Baratzeko Hitzak" liburuan argitaratuak izan dira.

Euskal kultur erakundeak partaidetza bat darama, hainbat urte hauetan, Donibane Lohizuneko Paul Jovet baratze botanikoaren adixkideekin. 2013ko urtarrila arte baratzea kudeatzen zuen elkarte honek (kudeaketa hori beregain hartu du geroztik Donibane Lohizuneko Herriko-Etxeak ) segitzen du baratzea animatzen, bai paisaiak, bai alde zientifikoa baloratuz.

2013/2014an, bi egiturek artista egonaldi bat antolatu dute baratzean berean. Bertsularitza ohoretan ezarri nahiz, Odei Barroso hor egon da, sasoin bakoitzak eskaintzen dituen aldaketak hurbiletik segituz.

Egonaldi horretan idatzi dituen testuak liburu batean bilduak agertzen dira orain. Bertsulari gaztearen testuetaz gain, Supply Studio-k egin ilustrazioak agertzen dira, Pruden Suduperen argazkietan oinarrituak.

Liburuaren argitalpen mugatua egina izan da, baina hemen duzue dohainik telekargatzeko parada.

Odei Barroso Gomila-ren Baratzeko Hitzak liburua, Euskal kultur erakundearen Hogei'ta programaren barnean argitaratua izan da.

Xehetasunak