Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Berinak III" arte garaikide ibilbidea

"Berinak III" arte garaikide ibilbidea

2015/05/22

Joan den maiatzaren 7an Arozena ostatuan antolatu Sorkuntza garaikidea Euskal Herrian gaiaren inguruko eztabaidaren ondotik, maiatzaren 30etik ekainaren 14ra  Berinak III izeneko arte garaikide ibilbidea zabalduko da Senperen. Estreinaldia kari, egun berezia antolatu dute antolatzaileek. Euskal kultur erakundea partaide da.

Berinak III arte garaikide ibilbidea maiatzaren 30etik ekainaren 15era iraganen da Senpereko toki ezberdinetan. 

Ondoko artista hauen obrak erakutsiak izanen dira : Julio Le Parc (Elizan), Eli Jimenez Le Parc (Plazan), Gonzalo Etxebarria (Ur Ertsi bazterreko parkean), Maia eta Baptiste Ibar (San Josep eskolan), Bertrand Dezoteux (Frontoian), Anouck Durand Gasselin eta Laurent Redoules (Frontoian).

Ibilbidearen estreinaldia maiatzaren 30ean iraganen da, bertsulari, kontzertu eta ikusgarri desberdinekin.

Xehetasunak