Hemen zaude: Hasiera Albisteak Feillet ahizpen hobeki ezagutzeko bi mintzaldi Baionan

Feillet ahizpen hobeki ezagutzeko bi mintzaldi Baionan

2018/11/21

2018ko azaroaren 20 eta 27an, bi mintzaldi antolatuak dira Blanche eta Hélène Feillet emazte margolari aitzindarien obra hobeki ezagutzeko. Azaroaren 20an Florence Calame-Levert frantses ikerlaria eta 27an Maria José Aranzasti euskal historialaria mintzatuko dira. Ziklo hau Euskal kultur erakundeak, Bilketa sareak eta Baionako Mediatekak antolatzen dute.

Euskal kultur erakundeak, Bilketa sareak eta Baionako Mediatekak, mintzaldi ziklo bat proposatzen dute XIX. mendeko Euskal Herriko emazte margolari aitzindariak ziren Blanche eta Hélène Feillet-en obra hobeki ezagutzeko.

Bi ahizpen obra ugaria izan bada ere, publiko zabalak gutti ezagutzen ditu.

Azaroaren 20an Baionako mediatekan entzungai izanen den Florence Calame-Levert ikerlariaren lehen mintzaldi baten bidez, haien obra deskubritzen ahalko da. Bestalde, publiko zabalaren ezezagutza honek, galdera bat pausatzen du : mendeetan zehar, zein leku eta zein ezagupen ukan dute emazteek Euskal Herriko arte plastikoetan ?

Maria José Aranzasti historialariak bigarren mintzaldi baten bidez, galdera honi erantzuteko elementu batzuk emanen ditu azaroaren 27an.

  • 2018ko azaroaren 20an, 18:15etan « Feillet ahizpen obra edo Euskal Herriko turista fabrika » - Florence CALAME-LEVERT - Mintzaldia - Baionako hiribarneko mediatekan

Florence Calame-Levert, Evreux hiriko arte museoko kontserbadoreak Hélène eta Blanche Feillet artista baionar emankorrak aurkezten dizkigu. 1840-1850 urteetan bi ahizpak Euskal Herrian gaindi ibili ziren, paisaia eta herritarren aurkitzera. Tokian eginikako marrazkiak litografiak bilakatu dira, Charles Hennebutte Blanche-ren senarrak argitaratu dituen gida turistikoetan agertzeko.

Mintzaldia frantsesez eskainia izanen da, bat-bateko itzulpena euskarara.

  • 2018ko azaroaren 27an,  18:15etan « Euskal emazte artisten ikusgarritasuna : erronkak segitzen du » Maria-Jose Aranzasti - Mintzaldia - Baionako hiribarneko mediatekan

María José Aranzasti (Donostia, 1960) arte historialaria da, euskal arte garaikidean aditua. Artista feminista bezala, Mujeres en las Artes Visuales - MAV elkartearen zuzendaritza batzordean parte hartzen du. Euskal emazte artistek, argazkilaritza, pintura, performantza, instalazioa edo/ta eskulturarekin jokatzen dute. Arte garaikidean, euskarri ezberdinek edo baliabide teknikoek ez dute hainbeste garrantziarik. Obra artistiko ezberdinen bidez, gaurko gizartearen tematika ezberdinen perspektiba korapilatsuak erakusten engaiatzen dira. Artista ainitzek gorputza hautatzen dute leit motiv bezala eta horri lotua, sexualitatea, nortasunaren bilaketa, tabuen haustea, … Potreta, objektuak, barne bidaiak, eta memoria gai tratatuenetarikoak dira baita ere. Gaur egun emazte artisten parte hartzea esanguratsua bada ere euskal artean, erakustokietan emazte artisten bakarkako erakusketen kopurua, obren erosketa edo sari banaketak ez dira parte hartze honen islada. Emazte artistek doakien lekua hartu behar dute, batez ere gizonek idatzitako historioan: erronkak segitzen du.

Xehetasunak