Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bilkura bat eraginkortasunez kudeatzeko formakuntza

Bilkura bat eraginkortasunez kudeatzeko formakuntza

2014/08/26

Azken hilabeteetan irekitako formakuntza ildoari jarraikiz, Euskal kultur erakundeak eta DLA tokiko laguntza dispositiboak bilkuren animazioaren eta kudeaketaren inguruko sentsibilizazio / formakuntza bat antolatuko dute irailaren 26an, 18:00etan, Uztaritzen. Gaualdia deneri irekia da (kultur aktoreak, elkarteen ordezkariak...). Izena eman irailaren 15a aitzin.

Elkarte bizia laguntzeko asmoz, Euskal kultur erakundeak eta DLA tokiko laguntza dispositiboak (INSTEP Aquitaine eta Sports Pyrénées Emploi 64), bilkuren animazioaren eta kudeaketaren inguruko sentsibilizazio / formakuntza bat antolatuko dute.

Gaualdia deneri irekia da : kultur aktoreak, herriko etxeetako hautetsiak, langileak, elkarteen ordezkariak etabar...

Eguna : 2014ko irailaren 26an.
Tokia : Uztaritzeko Lapurdi gelan
Ordua : 18:00tik 20:00ra

Helburuak : Bilkura bat, nola kudeatu eta animatu?

Egitaraua :

  • Komunikazioaren oinarrizko elementuak,
  • Bilkuraren parte-hartzaileen espresio desberdinak eta haien ezaugarriak,
  • Bilkura baten eramaitea nola erdietsi?, derrigorrezko elementuak, bere berezitasunak eta bere garrantzizko funtzioak.

Formakuntza urririk da eta kultur aktore guzieri irekia.

Formakuntaren eramailea: Alain SARTHOU jauna, Tolosako CREPS erakundearen komunikazio misio karguduna

Izenak eman irailaren 15a aitzin, hemen klikatuz.

Xehetasunak

Argazkia: Maddalen Dupuy (EKE)