Frank Suarez
2023/03/08
Gure euskal dantzari buruzko erakusketa azken aldikotz aurkeztu dugu azaro-abendu honetan Eibarren. 2015eko irailean hasi ibiltaritza bukatu da beraz. Arrakasta gaitza bildu du SOKA-k. Orotara 21 aldiz ezarria izan da. Erakusketan ikusgai zeuden edukien katalogoa sarean dago eskuragarri orain.
Ezarpen eskaerak eskuratzen ditugu oraino baina beste mediazio egitasmo batzuei lehentasuna emateko deliberatu dugu hortan uztea "SOKA, euskal dantzaren urratsetan" erakusketaren bost urteko ibiltaritza.
Erakusketan ikusgai edo entzungai ziren dokumentu guziak katalogatu ditugu. Batzuk sarean ikus daitezke. Beste batzuk Euskal kultur erakundearen kontsultagunean, Uztaritzen.
Baliteke ere SOKA-ren bertsio arindu bat Ipar Amerikan aurkeztua izatea 2020ko udazkenetik goiti, Montreal hiritik hasiz.
SOKA-n erabilitako materiala beste erakusketa proiektu baten zerbitzuko emanen du orain Euskal kultur erakundeak. Izan ere 2020ko udazkenean estreinatuko dugu 2007. urteaz geroz daramagun Eleketa ahozko memoriaren bilketa lurraldez lurralde baloratuko duen erakusketa berria.