Hemen zaude: Hasiera Albisteak Buruziganteak, buruhandiak eta ziganteak sortzeko lehiaketa-desfilea

Buruziganteak, buruhandiak eta ziganteak sortzeko lehiaketa-desfilea

2013/02/12

Angeluko bestetako ohiko desfilea berdinamizatzeko asmoz, Manex Goyhenetche Kultur Etxea elkarteak lehen aldiz buruhandi eta ziganteak sortzeko lehiaketa-desfile bat antolatzea proposatu dio Besta Komiteari. Buruziganteak deitu lehiaketa-desfilea 2013ko martxoaren 3an iraganen da.

Deneri idekia, handi eta ttikiei, elkarte eta partikularrei, lehiaketa honek bakoitzaren sormena eta asmamena sustatzeko asmoa du proiektu artistiko eta kultural baten inguruan. Lehiaketan parte hartzeko, baitezpadakoa da mgke.org elkartearen webgunean izena ematea martxoaren 2a aitzin (otsailaren 16a aitzin materiala eskatzen bada). Izenematea urririk da.

Xehetasunak