Hemen zaude: Hasiera Albisteak D’una lenga l’autra - Musika zeharkaldiak Zuberotik Limousinera #1

D’una lenga l’autra - Musika zeharkaldiak Zuberotik Limousinera #1

2018/07/30

Euskal kultur erakundeak eta Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskolak (EHESS), Akitania Berriko kultur ekintzen zuzendaritzarekin partaidetzan (Akitania Berriko DRAC-a), «Musika zeharkaldiak Zuberotik Limousinera» izeneko proiektua eramaten dute. Limousin eta Euskal Herriko artisten arteko topaketa bat da.

Proiektu honetan parte hartzen duten artistak Akitania Berriko arras kontrako lurraldeetan bizi dira: Zuberoa eta Limousin. Urruntasun horrek beraz, elkar ezagutzera, ekarrekin lan egitera eta beren aniztasunen inguruan trukatzera bultzatzen ditu; lurraldearekiko eta lurrarekiko atxikimendua, hizkuntzak (ahulduak eta guttituak), kasu honetan euskara eta okzitaniera, proiektuan funtsezkoak direlarik.

Gehiago jakin