Durangoko Azoka Iparraldeari begira

2016/11/25

2016ko abenduaren 2tik 6ra, Durangoko Azokak bere 51. edizioa ospatuko du Bizkaitar hiriko Landako gunean. Gerediaga elkarte antolatzailearen eta Euskal kultur erakundearen arteko partaidetzaren 10. urtemugaren karietara, Ipar Euskal Herriko argitaratzaileen ekoizpenak argiago agertuko dira aurten.

Durangoko Azoka Iparraldeari begira

Urtero, azokan aurkeztuak diren berritasunen artean gutti gora behera %10a Iparraldeko ekoizpenak dira: 30 bat berritasun baino gehiago aurkitzen dira azokan urtero.

Aurten ere proposamen ainitza izanen da Iparraldetik. Alabainan, ekoizpen kultural zabal bat aurkitzen ahalko da : produktu “klasikoak” diren liburu, diska eta DVD-etaz gain beste motako proposamenak aurkeztuak izanen dira ere, hala nola liburu-diskoak eta Seaskako egutegi berria.

Gerediagarekilako partaidetzaren hamar urteen karietara gainera, ekitaldi ezberdin anitz proposatuak dira aurten. Urteroko liburu eta disko aurkezpenetaz gain, Azokaren guneetan Iparraldeko sortzaile eta eragile kulturalen presentzia askoz handiagoa izanen da: hitzaldiak gure lurralde mailako egitasmo berritzaile batzuen aurkezteko, parte hartzeak mahain inguruetan, haur eta publiko guziendako antzerki emanaldiak edo dokumental proiekzioak. Azoka eta karrikak animatuko dira ere dantzaz, kantuz eta musikaz, giro herrikoi batean.

2016ko ediziorako datuak

  • 2016ko kartelaren sortzailea: Christine Etchevers
  • 2016ko Argizaiola saria: Euskararen eta euskal kulturaren alde lan egin duten «xinaurrientzat». Patxika Erramuzpe Ipar Euskal Herriarentzat
  • 9 erakusmahain (Goienkale 21 – 29)
  • 35 berritasun: 19 liburu, 3 liburu-disko, 9 disko, 3 DVD eta egutegi bat
  • 40 kultur ekitaldi: kontzertuak, hitzaldiak, proiekzioak, haur eta publiko guziendako antzerki emanaldiak, ...

Aurten, Euskal kultur erakundeaz gain, Iparraldetik 10 egitura izanen dira azokan: 5 argitaletxe, 3 diskoetxe eta bestelako 2 egitura. Iparraldeko partaide guzi hauek, ezpazio bateratu batean elkartuak dira urte guziz bezala (Goienkale 21 – 29). Elkar argitaletxearen Iparraldeko adarra Elkar-en mahai nagusian ordezkatua da.

  • Argitaletxeak: Maiatz, Ikas, Gatuzain, Zortziko eta Elkar
  • Diskoetxeak: Agorila, ZTK eta Saroia
  • Beste egitura motak: Aldudarrak Bideo eta Iparraldeko Ikastolak

Xehetasunak

Argazki galeria

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)