Hemen zaude: Hasiera Albisteak "EH Sona" musika lehiaketa 2014

"EH Sona" musika lehiaketa 2014

2014/09/02

Bartzelonako Euskal Etxeak, "EH Sona" jaialdiaren antolatzaileak euskal musikaren talentu berriak bilatzeko lehiaketa bat antolatzen du. Talde edo bakarlari irabazleak Bartzelonako Razzmatazz areto ospetsuan jotzeko aukera izango du, Zea Mays taldearekin batera. Lehiaketara aurkezteko epea : 2014ko irailaren 28a.