Euskal kultur erakundeak 2007-2013ko Euskal Herriko Lurralde Kontratuaren baitan burutu bilketa programaren balorazioa egin du berriki. 2013. urte hondarrean 197 inkestaz osatua zen bilketa, 228 lekukoen ganik bilduak. 222 ordu pasa elkarrizketa grabatu dira orotara bideo formatuan. "Eleketa" programaren nondik-norakoak eta datu nagusiak eskura daitezke sarean sintesia-dokumentu batean.