Europar Batasunaren kultura egitarau berriaren aurkezpena: Europa sortzailea

2014/05/14

2014ko maiatzaren 27an, 10:00etan, Relais Culture Europe egiturak eta EKE-k 2014-2020 urtetarako Europar Batasunaren kultura egitarau berriaren aurkezpena antolatzen dute, « Europa Sortzailea » izenekoa.

	 Europar Batasunaren kultura egitarau berriaren aurkezpena: Europa sortzailea
Argazkia: Maddalen Dupuy - EKE

Egitarau honek kulturaren eta ikus-entzunezkoaren garrantzia azpimarratzen du, Europar integrazioaren eragile bezala. Finantzaketa tresna bat baino gehiago, Europa Sortzaileak proposatzen du hemendik 2020. urtera kultura anitzeko Europa bat, munduari irekia den Europa bat, eta ekonomia nahiz sozial alorreko berrikuntzen aldeko Europa bat sustengatuko duten dinamika indibidual eta kolektibo berri batzuetan inbertitzea.

Europa Sortzailea egitarauaren karietarako deialdia heldu den uztailan zabalduko da. Egitarauaren helburu orokorrak hauek dira : Europako kultura eta hizkuntza aniztasunaren salbatzea eta sustatzea,  alor kulturalaren eta kreatiboaren lehiakortasuna azkartzea, Europar Batasunaren 2020ko estrategian parte hartzea.

Egun hori, egitarau berri hau ulertu eta norberaren alorrean edo lurraldean hortan inplikatu nahi duten eragile, sortzaile, ekoizle, banatzaile, elkargo, egitura edota agentzia guziei irekia zaie.

Eguna: maiatzaren 27a, asteartez
Tenorea: 10:00 – 12:30
Tokia: Lapurdi gela - Uztaritze

Sartzea libre, izena eman ondoren.

Xehetasunak

Euskal kultur erakundea
Frank Suarez
05 59 93 25 25
frank.suarez@eke.org

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)