Hemen zaude: Hasiera Albisteak Eleketa: Euskal dantzari buruzko lekukotasunak Baionako Artxibotegian ikusgai

Eleketa: Euskal dantzari buruzko lekukotasunak Baionako Artxibotegian ikusgai

2017/04/27

Pirinio Atlantikoetako Artxibotegiak, Euskal kultur erakundeak "Eleketa" programaren baitan dantzaz bildu ikus-entzunezko lekukotasunak ikusgai ezarri ditu bere Baionako eta Paueko ordezkaritzetan. Halaber, lekukotasun horien datubasearen errepertorio numerikoa sarean kontsulta daiteke earchives.le64.fr gunean. Albiste ezinhobea euskal dantzaz interesatzen direnentzat edo gaiaren inguruko ikerketak egin nahi dituztenentzat.

Eleketa Euskal kultur erakundeak ipar Euskal Herrian eramaten duen ikus-entzunezko lekukotasun bilketa proiektu bat da. Bilketa hori hainbat gairen inguruan egiten da, hala nola, ahozkotasunaitsas ondarea edo dantza

Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxibotegiak euskal dantzari buruzko datubasearen errepertorio numerikoa sarean ezarri berri du. Bertan, 2012 eta 2015 urteen artean Euskal kultur erakundeak egin inkesten zerrenda aurkitzen ahal da.

Lekukotasunak berak aldiz, Baionako edo Paueko departamenduko Artxibotegietako irakur geletan baizik ez dira kontsultatzen ahal. Artxibo fondo hori 70 orenekoa da. 87 lekuko elkarrizketatuak izan dira eta beren lekukotasunak 1591 zatitan banatuak izan dira.

Xehetasunak