Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal etnopoloa sortu da

Euskal etnopoloa sortu da

2017/02/20

Urtarrilaren 12an, Akitania Berriko DRAC erakundeak aurkeztu du arrakastarekin Euskal Etnopoloaren labelaren kandidatura, Euskal Kultur Erakundeak eta EHESS (Ecole des Hautes Études en Sciences Sociales) erakundeek sortu partaidetzaren izenean. Kultura ondare immaterialaren Batzorde Nazionalak aho batez labelaren ematea onartu du. Euskal etnopoloa sortu da.

Kultura ondare immaterialaren Batzorde Nazionalak entzun ditu Denis Laborde, EHESS erakundearen izenean, Pantxoa Etchegoin, Euskal Kultur erakundeko zuzendari gisa, eta Jean-François Sibers, DRAC-aren izenean, han zegoelarik besteak beste UNESCO erakundearen Frantziako enbaxadorea. Aho batez eta gartasunez labelaren ematea onartu du batzordeak.

Oroitaraz dezagun label hori emana dela ondare immaterialaz ikerketak egiteko gai diren erakunde batzuei eta kultura norabideak proposatzen dituztenei, nola transmisioaren, hala kultura biziaren sustapenean. Etnopolo bakoitzak bere ikerketa-ekintza bereziak garatzen ditu. Euskal ethnopolarentzat, hari nagusia da "Ondarea-Sorkuntza" bikotea, oroz gainetik, dantza, kantu musika, literatura sorkuntza eta hizkuntzen alorretan.

Hitzarmenaren izenpetze ofiziala ondoko asteetan egina izanen da, eta labela hiru urterentzat emana da. Batzordeak bereziki preziatu du aurkeztua izan zaion programaren "heldutasun eta idekidura".

Xehetasunak

  • Etnopoloen zerrenda - Frantziako kultura ministeritza
  • Euskal kultur erakundea - Terexa Lekumberri : 05 59 93 25 25

Lota Jauregia, Euskal kultur erakundearen egoitza Uztaritzen (argazkia: Jakes Larre - EKE)