Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal musika eta dantza jorratuak izanen dira liburuzainei eta erakasleei zuzendu bi formakuntza desberdinetan

Euskal musika eta dantza jorratuak izanen dira liburuzainei eta erakasleei zuzendu bi formakuntza desberdinetan

2014/11/27

Euskal kultur erakundeak publiko profesionalari zuzendu bi formakuntza berezi antolatuko ditu abendu honetan beste egitura batzuekin partaidetzan. Bata euskal dantzaren inguruan eta erakasleei begira jarria, abenduaren 10ean Uztaritzen, eta bestea liburuzainentzat, musikaren inguruan, abenduaren 11n Biarritzen.

Euskal dantzen eguna (formakuntza eta laguntza teknikoa), Canopék eta EKEk antolaturik, IKASen parte hartzearekin, abenduaren 10ean iraganen da, asteazkenarekin, Uztaritzeko Lapurdi salan. Urtean zehar, laguntza izan daiteke parte-hartzaileentzat (dokumentuak, atelierak...) ikasturtean euskal dantzen inguruko proiektua klasetan lantzeko.

Bestalde Bilketa sareak (euskal funtsak dituzten liburutegien sarea), Euskal kultur erakundeak eta Departamenduko Mailegu Liburutegiak (BDP64) euskal musikei buruzko formakuntza egun bat proposatzen dute abenduaren 11n Biarritzen Christian Laprérie musikologoak animaturik. Helburua izanki, historikoa eta tematikoa den ikuspegi orokor baten eskaintzea. Musika klasikoa, garaikidea baita euskal kantua aipatuak izanen dira egunean zehar.

Xehetasunak